Kerry Bog poni

Kerry Bog ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Irlanda
Egoera FAOren araberaendangered-maintained (en) Itzuli

Kerry Bog ponia, (ingelesez: Kerry Bog Pony), Irlandako Kerry konderri aldeko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina txikia zein gainontzeko ezaugarriak direla eta, arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Kerry Bog ponia aspaldiko zaldi arraza da. Garai batean baserriko lanak egiten zituen astean zehar eta gero, igandetan, baserriko familiak elizara joateko erabiltzen zuen zalgurditik tira egiten zuen. Britainiar poniak delako arraza multzoan sartzen da. Bere izenaren jatorria garai batean zohikatz mokordoak zohikaztegietatik garraitzeko erabiltzen zen zaldia zelakoan datza.

Arraza hau oso ezberdina da askoz ezagunagoa den Connemarako poni Irlandako beste poni arrazarengatik. Bere jatorria, seguraski, egun desagerturik dagoen Irish Hobby poni arrazan dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy